Desberdina izan nahi zuen ostadarra

LH5 – Ipuina – Aipamen berezia
Laida Azkue Garate

 

Bazen behin, ostadar bitxi bat. Bera oso ostadar polita zen, guztiak bezala zazpi kolore zituen: gorria, laranja, horia, berdea, urdina, morea eta arrosa. Ostadar hark arazo bat zuen: ez zuen besteak bezalakoa izan nahi; berak desberdina nahi zuen izan, grisa izan nahi zuen. Iruditzen zitzaion denak berdinak izatea aspergarria zela. Beti hori pentsatu eta pentsatu ari zen, baina inoiz ez zuen esaten nola aldatuko zen. Egun batean, apirilaren 23an, okurritu zitzaion nola aldatu:

— Ilargiaren bila joango naiz. Horrela bere kolorea emango dit, eta bera grisa denez, ni gustura geratuko naiz. Iruditzen zait, bera ere baietz, nire koloreak oso politak baitira. (Ostadarrak ez zuen esaten, bere koloreak zatarrak zirenik, baizik eta berak desberdina izan nahi zuela).

Ondoren, ilargiaren bila abiatu zen. Goizo zelako ez zen ikusten. Pentsatu zuen marrazoa ere grisa zela eta bere kolorea nahi zuela. Handik hogei minutura abiatu zen Getariako portura, marrazo batekin topo egiteko esperantzarekin. 

Ordu bat itsasoan sarturik eman ondoren, ostadarrak esan zuen: 

– Nola aurkituko dut ba, Getariako portuan marrazo bat? Getarian, normalean behintzat, ez dira marrazoak ibiltzen-eta. Gertruren bila joango naiz, bera ia 100 urteko emakume zahar bat da. Berez Gertrudis du izena, baina herrian Gertru deitzen diogu. Hain triste bizi da, grisa dela. Tamalez, Gertru gaixorik dago eta nik ezin dut gehiago itxaron. 

Pentsatu eta pentsatu ondoren, ondorio batera iritsi zen: Pixka bat itxarongo dut, pixka bat ez da asko e? Pixka bat, ordu erdi baino gehiago behintzat ez da. 18:30ak ziren orduan: Lo kuluxka bat egin eta Ilargiarengana joango naiz. 

19:00ak pasa ziren eta artean lo zegoen. Zazpiak eta minutu bat pasa eta jada esnatu zen ostadarra. Ilargiarengana iritsi zenean:

— Aizu ilargi, mesede eder, potolo, arraro, berezi eta pentsa dezakezun azkenengo mesedea eskatu behar dizut.
— Esadazu, ostadar, larritu nauzu eta –erantzun zion ilargiak.
— Beno, labur-labur esango dizut. Espero dut ez zarela haserretuko –erregutu zion urduri ostadarrak.
— Baietz, astuna! –erantzun zion, ernegatzen hasi zen ilargiak. 

Ostadarrak pentsatu zuen ez ziela beldurrik izan behar besteei, desberdina dela esateko, besteei ez zitzaiela axola nolakoa zen. 

Ostadarra ausartu zen esatera: 

— Aizu, lehen esan dizudan bezala, arraroa da, baina… nik ez dut koloretsua izan nahi. Nik grisa izan nahi dut, zu, ilargia, bezala. Orduan, zuri eskatu nahi nizun zure kolorea ematea.
— Ba, egia esan, ez dakit zer esan baina, ez zait ondo iruditzen kolore gabe geratzea.
— Ez, bai zera! Nik zuri emango dizkizut nire koloreak, eta zuk niri, ongi iruditzen bazaizu behintzat.
— Ez, jendeak barre egingo dit.
— Horrela iruditzen bazaizu… –erantzun zion ostadarrak, nahigabetuta. 

Ostadarrak amore eman zuen. Iruditzen zitzaion jada ez zegoela irtenbiderik, orduan, berandu zenez, ohera joan zen. 8:11an, beti bezala esnatu zen. Hori ere arraroa da, baina berak ohitura hori zuen eta… zer egingo diogu ba? Ez zigun molestatzen. 

Esnatu zenean, ostadarrak esan zuen: 

— Ilargiarengana joango naiz eta galdetuko diot ea berari benetan nire koloreak gustatzen zaizkion ala nire koloreak edukitzea gustatuko litzaiokeen. 

Goiz argitsu hartan ostadarra ilargiari berriro ere bisita egitera abiatu zen. Iritsi zenean: 

— Aizu, ilargi, zergatik ez duzu nahi aldatu? Jendeak esango dizunaren beldur zarelako? –galdetu zion, ostadarrak ausart-ausart.
— Ba, begira, niri egia esan, zure koloreak gehiago gustatzen zaizkit nirea baino, baina jendeak zer esango duen beldur naiz.
— Mila arazo gehiago eta okerragoak ere badaude munduan. Zuk nahi duzun bezalakoa izan behar duzu. Jendeari, ez zaio axola zu nolakoa zaren –erantzun zion ostadarrak.
— Ados, konbentzitu nauzu, nik zure koloreak nahi ditut. Baina nola aldatuko ditugu koloreak? –esan zion, poz-pozik ostadarrak.
— Ba, nik irakurri nuen, besarkada bat emanez gero, koloreak aldatuko zaizkigula –esan zuen ostadarrak.
— Ba goazen saiatzera. 

Ostadarrak eta ilargiak besarkada bat eman zuten eta ez zuen funtzionatu. Baina, biak ikasia zuten lortu arte saiatu eta saiatu egin behar zela. Orduan, saiatu eta saiatu, zortzigarren aldian funtzionatu zuen. Horrela biak poz-pozik bizi izan ziren, betirako. 

Haiek ondo bizi izan baziren gu ere ondo bizi gaitezen.

Oharra: ipuin honek erakutsi nahi du, bakoitzak izan nahi duena izan behar duela, esatera ausartu behar dela eta behin baino gehiagotan saiatu behar dela.