Etxe beldurgarria

LH5 – Ipuina – Aipamen berezia
Maddi Larrazabal Gonzalez

 

Egun eguzkitsu batean, Naia izeneko neskatxa bat kalera irten zen bere familiarekin. Herrian berria zen, hau da, Getarian ez zuen inor ezagutzen. 

— Amaaaaaaa! –ari zen oihuka Naia.
— Zer nahi duzu laztana? Ez egin oihu.
— Bai, ama, zera, apuntatu al nauzu Iturzaeta herri eskolan? Jakiteko besterik ez.
— Bai, noski, bihar hasiko zara eskolan, Naia.
— Ai ama, berandutu egin zait.

Ring, ring, ring, ring entzutean, azkar-azkar jantzi zen Naia.

— Tori Naia, hartu bi tostada eta segi azkar eskolara. Hementxe daukazu. 

Tok, tok egin zuen eskolako ateak. 

— Kaixo, barkatu berandu iristeagatik “zeeee” etxea behean daukat eta oinez etorri naiz.
— Ongi da, baina, hurrengoan falta bat jarriko dizut.

Ring, ring egin zuen Markelen erlojuak. 

— Jolas-ordua iritsi da! Aupa! –esan zuen Naiaren ondoko mutilak.
— Kaixo, nola duzu izena? –galdetu zion Naiak.
— Kaixo, ni Markel naiz, nire laguna izan nahi?
— Bai, noski, nire lehenengo lagun getariarra zara. Noski nahi dudala. 

Jolas ordua eta gero, gelara itzuli ziren eta handik gutxira klasea amaitu ondoren, Markel eta Naia buelta bat ematera joan ziren biak. 

— Etxe horrek ez al du beldur pixka bat ematen?
— Niri bai, Naia, beldur pixka bat ematen dit.
— Eee! –esan zuen Naiak zalantzatan–. Geldituko al gara gauean hona etortzeko? –esan zion Naiak aurpegi beldurgarriarekin.
— Naia, ez dakizu etxe honetan zer gertatu zen, ezta?
— Ez, zer gertatu zen Markel? Esan! –erantzun zion Naiak susmatzen.
— Ba, lau lagun, Julen, Alex, Aimar eta Jokin, etxe beldurgarri horretara sartu ziren 21:00etan. Han joko batera jolasten hasi ziren eta nola ez, pelikuletan bezala, Julenek esan zuen “Hi pixa itea niak”. 

Etxe beldurgarri horrek bi pisu ditu eta Julen goikora igo zen. Gela batera sartu zen eta esan zuen: 

— Ze arraroa! Gela hau perfektua dago. Ohea eginda, armairu polit bat. Itxaron, armairua irekiko dut.

Ñi-ñi-ei egin zuen soinu etxe beldurgarriko ateak. 

— Baina, baina, ze arraio! Hemen arropa dago!

Pun-pun, egin zuen Julenen atzeko ateak. Julenek buelta eman eta neska bat ikusi zuen bere aurrean…

Ring, ring, ring, ring. Julenen alarmak jo du.

— Barkatu Naia, alarmak jo dit, etxera joan behar dut. Bihar segituko dugu.
— Bai, noski, segi etxera, Markel. Bihar arte.
— Bai, bihar arte.
— Kaixo, ama, zuk galdetu baino lehen, bai, ondo pasa dut eskolan.
— Zoragarri, Naia, aitak salda pixka bat gorde dizu. Igo, pijama jantzi eta jaitsi.
— Bai, ama, oraintxe nator.
Egun on, Naia, goizeko zortzi eta erdiak dira, eskolara.
— Bai, eskerrik asko Alexa esnatzeagatik, bestela berriro berandu eskolara.
— Markel, Markel atzo istorioa ez zenuen bukatu. Noiz kontatuko didazu?
— Bai, baina ezin dut bukatu, nire gurasoek bere amarekin erlazioa dute eta ez dut nahi galtzea.
— Ongi da, ulertzen zaitut, Markel, lasai.

Naia etxera joan zen eta motxila prestatu eta etxe beldurgarrira abiatu zen. 

Ñiñi atea ireki zuen Naiak. 

— Kaixo, kaixo, norbait dago?

Inork ez zion erantzun Naiari. Orduan Naia goiko pisura igo zen eta gela berdinera sartu zen. Gela hori aztertzen ari zela, bere atzean norbait zegoela konturatu zen. 

— Ez, ez, mesedez! Ez dut nahi Juleni gertatu zitzaion berdina gertatzerik –oihukatu zuen Naiak eta oraingoan norbaitek eranzun zion:

— Ondo da, baina zu ere, hemen geldituko zara.
— Aaaaaaa –oihukatu zuen Naiak.

Handik gutxira Naia Etxeberria Zulaika, Julenen modura, desagertutzat eman zen.