Moda urrezko ezteietan

LH6 – Ipuina – Aipamen berezia
Inhar Garin Begiristain

 

Mikel eta Ekain, beraien aiton-amonen urrezko ezteien ospakizunean daude, eta amona hurbiltzen zaienean,

— Mikel, Ekain, a ze dotore zaudeten, non lortu dituzue jantzi horiek? –galdetu die amonak.
— Amona, oso istorio luzea da –erantzun dio Mikelek.
— Lasai, munduko denbora guztia daukagu –esan die amonak.
— Ados, amona, dena duela hamar egun hasi zen, gutxi gorabehera –erantzun dio Mikelek. 

Egun batzuk lehenago…

Mikel eta Ekain telebista ikusten ari ziren, eta amak esan zien: 

— Mikel, Ekain, gogoratu egun batzuetan aiton-amonen urrezko ezteien ospakizuna dugula, eta dotore jantzita joan behar zaretela –esan ziek amak.
— Bai, ama, gogoratzen gara –erantzuten dio Ekainek. 

Momentu horretan, amonak deitu zuen mugikorrez eta amarekin hitz egiten hasi zen. Bitartean, Mikel eta Ekain elkarri begira geratu ziren. 

— Ekain, gogoratzen al zinen? –galdetu zion Mikelek.
— Ez, eta zu? –esan zion Ekainek.
— Ni ere ez, zer egingo dugu? –galdetu zion Mikelek. 

Momentu horretan iragarki bat ikusi zuten telebistan: “Balentziaga Museoan ate irekiak, jantzien erakusketatik ikasteko”. 

— Mikel, erakusketa horretara joan behar dugu eta pare bat jantzi lapurtu –esan zuen Ekainek.
— Ados, baina ez al gaituzte harrapatuko? –galdetu zion Mikelek.
— Nik badut plan bat, eta esango nuke ez gaituztela harrapatuko –erantzun zion Ekainek.
— Zein da plan hori? –galdetu zion Mikelek.
— Erakusketara joango gara, gero ezkutatu egin beharko dugu, gauean ezkutalekutik aterako gara, kristalak hautsi eta bi jantzi bi poltsetan sartuko ditugu. Hurrengo eguna iristean turistekin batera irtengo gara, inork ikusi gabe –erantzun zion Ekainek.
— Bikain, baina nola hautsiko ditugu kristalak? –galdetu zion Mikelek.
— Hori nire esku, lortuko dut erreminta berezia hori egiteko –erantzun zion Ekainek. 

Lau egun beranduago, Balentziaga museoko ate irekietara joan ziren. Erakusketa ikustean, bi jantziak hautatu zituzten, bat bakoitzarentzat, ondoren, ezkutalekua hautatu eta ezkutatu egin ziren. Gaua iristean ezkutalekutik atera, kristalak hautsi eta jantziak poltsetan sartu zituzten. Gaua, komunean ezkutatuta pasa zuten eta hurrengo egunean sartu ziren turisten artean nahastu eta beraiekin batera irten ziren. 

Museotik ateratzean, etxera joan ziren eta iristean gelan ezkutatu zituzten jantziak. Urrezko ezteien ospakizunaren aurreko egunak oso urduri pasa zituzten, herrian gai hori zelako nagusiena. Notizietan eta aldizkarietan atera zen berria baita ere lagunen artean. Hori dela eta gutxiago atera ziren herrira eta kanpoaldeko auzoetatik ibili ziren. 

Urrezko ezteien ospakizun egunean…

Mikel eta Ekain, jantziak hartu, jantzi eta aiton-amonen festara joan dira. Iristean inor ez da konturatu jantzi lapurtuak daramatzatela, baina denek esaten diete ze dotore etorri diren. Amona gerturatu da eta berak ere aipatu du ze dotore etorri diren. Orduan, anaiek, jantziak nola lortu dituzten kontatu diote amonari, eta amaitzean, sirena hotsak entzun dira eta Mikel eta Ekain elkarri begira geratu dira.