Pariseko sukaldatzeko liburu magikoa

LH3 – Ipuina – Aipamen berezia
Kai Domingo Imaz

 

Egun baten ba omen ziren 3 lagun. Kai, Oihan eta Oier zuten izena. Hirurak bakarrik bizi ziren. 

Egun baten, gaua zela eta bakoitza bere ohean zegoela, Kai pentsatzen hasi zen. 

— Agian Parisera joan gaitezke.

Orduan besteen ohera joan zen Kai eta bere ideiak azaldu zizkien.

— Oihan, Oier! Pentsatzen aritu naiz Parisera joan gaitezkeela.
— Niregatik ondo! –erantzun zion Oierrek.
— Zein ideia ona! –Oihanek– Goazen maletak egitera!
— Baina ez daukagu dirurik! –konturatu zen Oier.
— Lasai, horretan ere pentsatzen aritu naiz. Behar ez ditugun gauzak salduko ditugu. 

Hurrengo goizean, oilarraren kukurrukua entzun zutenean, etxeko behar ez zituzten traste guztiak hartu eta herriko merkatuan saldu zituzten. Maletak hartu eta… aireportura!

Parisera iritsi zirenean, etxe bat alokatu zuten. Etxea oso polita zen baina ganbara oso zikina zegoen. Orduan, hiru lagunak garbitzen hasi ziren eta halako batean Kaik liburu magiko bat topatu zuen. Errezeten liburu magikoa! 

— Begira Oihan, Oier! Liburu magiko bat topatu dut! Goazen errezeta bat egitera!

Errezeta aukeratzen hasi ziren eta horietako bat “Ahoa itxita” jartzen zuen pastel batena zen. Egiten hasi ziren eta egindakoan, Oierrek zati bat jan zuen eta ezin zuen ahoa ireki eta ezin zuen hitz egin! Orduan beste errezeta bat prestatu zuten. Oraingo honek “Ahoa irekita” jartzen zuen. Belarritik sartu zioten pastel zati hau Oierri. Eta sartu ziotenean Oierrek esan zuen:  

— Hobeto sentitzen naiz eta gainera hitz egin dezaket!

Orduan Kaik, Oihanek eta Oierrek esan zuten:

 — Hobeto da berriz herrira joaten bagara.  

Atera hurbildu zirenean, atearen aurrean pareta bat zegoela konturatu ziren. Ezin ziren irten! Liburu magikoa ikustera joan ziren berriz.

— Beste errezeta bat egin beharko dugu irekitzeko.

“OSAGAIAK: gailetak, gazta, intxaur muskatua eta txokolatea”.

— Baina zer da intxaur muskatua? Goazen ba herrira galdetzera.
— Baina atea itxita dago.
— Lasai, leihotik ateratzen saiatuko gara.
— Ondo da goazen!

Herrira joan eta galdetzen hasi ziren. Amona xahar bat ikusi zuten: 

— Andere, zuk ba al dakizu zer den intxaur muskatua?
— Bai, badakit zer den. Espezie magiko bat da! Etorri nirekin, nik badut eta. 

Eta amonaren atzetik joan ziren hirurak. 

— Hau da intxaur muskatua.
— Bai? Hau da intxaur muskatua? –harritu zen Oihan.
— A ba, eskerrik asko! –hirurek.

Intxaur muskatua hartu, etxera joan eta errezeta egiten hasi ziren. 

— Lehenik, gazta eta gaileta irabiatuko ditugu. Gero, intxaur muskatua botako diogu eta azkenik, labera sartu eta 45 minutu lagako dugu. 

Pastela jan zutenean, atea ireki egin zen!

— Uf, atea ireki da!

Abentura guzti hauen ondoren, berriz beraien herrira bueltatzea erabaki zuten hiru mutikoek. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila Getariako plazan eta atera dadila Pariseko liburu magikoko errezetan!