Teknologiaren garaia

12-14 urte – Bertsoa – Saritua
Oinatz Aranburu Arrizabalo

 

Teknologiaz hitz egitera
nator kantari eta alai,
maskarilak kendu zizkiguten
ta arnasa hartu lasai.
Bideodeiak, klaseak online,
teknologiaren garai,
zu lagunekin geratu eta
denak begira pantailai
mobila alde batera utziz
kasu egin aiton-amonai.

Aspalditikan konturatu naiz
zer ari zaigun gertatzen,
ikusi dudan tragedia hori
saiatuko naiz kontatzen:
lehen futbola eta pelotan
gustura zuten jokatzen,
ta orain berriz mobilagatik
ohitura politak galtzen.
Saia gaitezen denok batera
hori berreskuratzen.