Ualper, Axoloten eta Wisperren abenturak

LH4 – Ipuina – Saritua
Erin Maltas Larrañaga

 

Baziren behin bi axolote txiki beraien familiekin bizi zirenak. Ama, aita eta bere anaia gehiagorekin. Egun batean Wisperr, Ualper eta Geko jolasten ari zirela urak olatu txiki batekin kobazulo batera eraman zien:

— Zer da hau? –galdetu zuen Ualperrek.
— Kobazulo bat da, baina hemen letra batzuk daude! –esan zuen Gekok harrituta–. Hemen jartzen du… A! Zer jartzen du?! Hemen jartzen du: “Kaixo ni Ura naiz baina zuen laguntza behar dut! Norbaitek nire harri magikoa lapurtu dit eta zuen laguntza behar dut!”.

Ualper, Wisper eta Geko harrituta zeuden. 

— Baina ezin gara joan etxetik, amak errieta egingo digu! –esan zuen Wisperrek.
— Ideia bat dut! –esan zuen Gekok–. Nik ama eta aita distraituko ditut eta zuek, Ualper eta Wisper, harria bilatu.
— Ideia ona Geko! –oihukatu zuen Ualperrek. 

Orduan denak etxera joan ziren eta Geok esan zuena egin zuten.

— Ama, etorri pixka bat –esan zuen Gekok plana egiten hasteko. 

Bitartean Ualper eta Wisper harri magikoa bilatzera joan ziren. Kobazuloa bilatu eta bertan pista bat zegoen. Hau jartzen zuen: “Nire harria daukana marrazo-txuria zen. Izan ere, txuria zen eta marrazo bat zen. Beraz, argi dago marrazo-txuri bat zela”. 

Orduan Ualper eta Wisper marrazoz jantzi ziren eta marrazoaren tabernara joan ziren. Sartu ziren baina beldur asko zuten. Dena zikin-zikin zegoen eta marrazo asko zeuden. Orduan Peru, Galder, Unai eta Haritz izeneko marrazo batzuk agertu zitzaien. 

— Zertan ari zarete hemen txikitos? –galdetu zuen Peruk.
— Harri magiko baten bila goaz –esan zuen Ualperrek dardarka. 

Orduan marrazoak bi axolote erakutsi zizkien. 

— Hauek Sara eta Jared ira, beraiek pista bat dute. 

Orduan Ualper eta Wisper axolotearengana joan ziren. 

— Zuek al zarete Ualper eta Wisper?
— Bai.
— Ongi da, esango dizuegu pista –biek batera.
— Gauza luze-luze bat du, eskamak ditu eta liburu mitologikoetan agertzen da. Zer da? 

Biak pentsakor zeuden baina azkenean asmatu zuten. 

— Dragoia?! –esan dute bien artean.
— Oso ongi asmatu duzue; dragoi bat da, baina kontuz ibili hortz zorrotz-zorrotzak ditu. 

Ualper eta Wisperrek eskerrak eman eta dragoien etxera joan ziren. Iritsi zirenean sartu eta Dragoia lotan zegoen baina hor zegoen harri-magikoa. Orduan poliki-poliki joan ziren baina Ualperrek soinu bat egin zuen eta dragoia esnatu zen. 

— Zein dabil hor? –galdetu zuen dragoiak haserre.
— Bi axolote bakarrik, harriaren bila etorri gara –esan zuen Wisperrek. 

Orduan harria hartu eta korrika hasi ziren biak eta dragoia atzetik. Wisperrek orka polizia ikusi eta deitu egin zion. 

— Olisi jauna! –esan zuen Ualperrek.
— Zer gertatzen da? –esan zuen poliziak.
— Dragoiak harri-magikoa lapurtu du.
— Zer?! Ez da egia –esan zuen. 

Orduan dragoia kartzelara eraman zuen poliziak. Ualperrek eta Wisperrek urari harria bueltatu zioten eta pozik etxera bueltatu ziren. 

Handik aurrera pozik bizi izan ziren.