Ur tantatxo bat

LH3 – Ipuina – Saritua
Oihan Iriarte Nuñez

 

Kaixo, ni Mikel naiz eta 8 urte ditut. Atzo ipuin bat kontatu ziguten eskolan eta horrela hasi zen: 

Eta nire lagun batek esan zuen:  

— Eta nola izena du ipuinak?
— Ipuinak Ur tantatxo bat du izena. Ondo da, hasi egingo naiz –esan zuen Joakinek.

“Orain dela 5 urte ur tantatxo bat bizi zen bere amarekin. Egun baten amak esan zion ur tantatxoari:

— 21:00etan erosketak egitea noa!

Pasa ziren 5, 10, 20 minutu eta ama ez zen itzultzen. Eta ur tantatxoak esan zuen: 

— Nire amaren bila joango naiz!

Eta halaxe egin zuen, bere amaren bila joan zen.

Lehenengo lainotik jaitsi zen eta hondartzara joan. Alde batera eta bestera begiratu zuen baina ez zegoen bere ama. Orduan, lurrun bihurtuta zerura igo zen. Gero, Artikora joan zen. Alde batera eta bestera begiratu zuen baina ez zegoen bere ama. 

Ondoren, elur forman uharte batera iritsi zen. Alde batera eta bestera begiratu zuen baina ez zegoen bere ama. Beroa egiten zuenez ura bihurtu zen berriz. Ur tantatxoa itsasoan zegoela ekaitz bat etorri zen: euria, trumoiak, tximistak…

Itsasoa baretu zenean, ur tantatxoak herri bat ikusi zuen eta herrira bideratu zen. 

Herrira iritsi zenean, alde batera eta bestera begiratu zuen baina ez zegoen bere ama. 

Ur tantatxo esperantzarik gabe geratu zen eta etxera abiatu zen. 

Etxera iritsi zenean ahots bat entzun zuen. Sartu zen eta… bere ama ikusi zuen!

— Ama, hemen zaude! Zure bila ibili naiz! –esan zuen ur tantatxok.
— Pazientzia gehiago izango bazenu, ez zinateke nire bila bueltaka ibiliko! Oraintxe dira 21:00ak –esan zuen amak”.

Egia edo gezurra, bi begien artean sudurra!