Zer da hau?

14-16 urte – Olerkia – Saritua
Nerea Iribar Arregi

 

Jendea zu mespretxuz begira
gutxiago balio duzula esanik
zu baino gehiago sentitzen
zutaz gauza txarrak pentsatuz
lanik gabe bizitzen
ARRAZAKERIA

Jaiotako lekuarengatik arazoak
etorkizunean pentsatu ezinik
zure gauzak ezin erosi
haurtzaro txarra edukiz
POBREZIA

Ingurukoak zu bakartzen
zutaz barre eginez
zuk ezer egin ezinik
zure mina barruan jasorik
inori esan gabe
BULLINYING-A

Pertsonak janaria zaborretara botaz
zuri soberakinak emanik
errezatzen zure egoera aldatzeko
edozer egiten zerbait jateko
inor arduratu gabe
GOSETEAK

Botere askoko gizakiak
zuri galdetu gabe borrokatzera bidalirik
bertakoen biziak baloratu ezinik
munduan horren menpe jarririk
inork irabazi gabe
GUDUAK

Zuk beti harrapatzen
bizitzak kontuan hartu ezinik
ezetz esan eta kasurik ez
gure segurtasun gabe abandonaturik
jantziak egiteko erabiliak
EHIZA

Zure etxetik ihes eginez
bizia atzean utzirik
pertsona batek zure iragana erabakiz
ezin ezer egin
itxarotea besterik ez
EMIGRATZAILEAK

Egun batetik bestera ura desagertu
itzuliko dela pentsaturik
pixkanaka arazoak edukiz
bizirik jarraitu ezinik
ura lortzeko edozertan
LEHORTEAK

Munduaren arazoak
gure arazoak
ingurukoak errealitatea ikusi ezinik
egunean-egunean gauza gehiago gehituz
aldatzeko ezer eginez
ZER DA HAU