Iosu Mugika: “Espero nuen boto gehiago irabazteko gai izan gintezkeela”

Familiarekin bizi izan du udal hauteskundeetako boto kontaketaren unea Iosu Mugikak, haiei kanpainan zehar kendutako denbora nolabait itzuli nahian. Ez ditu esperotako emaitzak lortu EAJ-PNVk, boto kopuruan gora egin badu ere, tartea gehiago murriztea aurreikusten zutelako.

Kanpaina bukatuta, sortutako tirabirak argitzeko ere baliatu du balorazio momentua eta, besteak beste, argitu du bi alderdien arteko mahai-inguruarekin gertatua ez dela “balio” kontu bat izan, antolaketarena baizik. Bihartik aurrera udalean lanean jarraituko dutela iragarri du, beraien programa “ahalik eta gehien gauzatzeko”.