Hilero, bukaera aldera, dokumental, liburu, antzerki…aldizkariren bat proposatzeari ekingo diogu. Oraingoan:

BIDEAN IKASIA

Arantxa Urretabizkaiak idatzitakoa liburua da. Errez irakur daiteke. Ausardia handiz hasitako ibilbide luze bat da. ALARDEA.

Historia pittin bat: 1638ko udan milaka soldadu frantziarrek Bidasoako ibaia zeharkatu zuten, Irun, Oiartzun eta Lezo hartu eta Hondarribiko harresiak inguratu zituzten. Bi hilabetez eutsi zioten hondarribiarrek setioari. Epe horren buruan, Espainiako erregearen tropek eta foru miliziek askatu zuten hiria. Gainera Hondarribikoa Espainia osoan egin zen ospetsu. Handik aurrera urtero egiten zuten prozesioa,herritar armatuen laguntzaz. Hor sortu zen Alardea.

Emakume batzuk gudu zaharretan parte hartu bazuten ere, XIX. Mendearen bukaeran Alardeak erritualizatu zirenean, emakumeak baztertuta utzi zituzten, giza arauek sexuen banaketa agintzen zutelako. Bakar batzuk onartu zituzten (kantinerak).

Hiri askotan, Tolosan edo Donostian, emakumeak sartu egin dira desfileetan. Irun eta Hondarribia salbuespen dira.

Gaur egun, urtero irailaren 8an hogeiren bat konpainiak hartzen dute parte Alardean , guztiak gizonezkoak, kantinera salbuespen bihurtuta.