Komuninikabideek batean zein bestean jokatzen duten paperaz jardungo zaigu Couso, zehazki Venezuela eta Hondurasen erakusten dituzten aurpegi desberdinak; interes politiko-ekonomikoek bultzatuta.

Javier Couso izango da hizlaria eta ekainak 8, ostirala, 19:00etatik aurrera arituko da Ulpiano etxean.

Javier Couso, biografia pixka bat:

Javier Couso Permuy (Ferrol, 1968ko azaroaren 8a) artista eta ekintzaile politiko da. Gaur egun, Izquierda Unida eurodiputatua da. Gaztetan Sin Dios punk-anarkista  taldeko bateria izan zen.

RTVEko Institutu Ofizialean soinu-teknikari zinematografiko ikasketak egin zituen. Kameralari  izateko ikasketak egin eta “Ikus-entzunezko Kazetaritza”  titulua lortu zuen José Martí  International Journalism Institute-n.

Ikus-entzunezko munduan lan egin izan du eta Kamera laguntzaile gisa lan egin zuen bere anaia José Cousorekin Tele 5n. Horreta gain, zuzendaritza eta produkzio lanetan eta kameralari gisa aritu izan da produkzio-enpresa eta albistegietan. Mezulari, musikari eta liburu-saltzaile ere izana da.

Besteak beste komunikabideen eragina aztertzen zuen “Una mosca en una botella de Coca Cola” dokumental bat zuzendu zuen. Bertan Olga Rodríguez, Pascual Serrano, Ignacio Escolar, Iñaki Gabilondo eta Juan Carlos Monedero bezalako kazetariak elkarrizketatu zituen.

Bere jarduera politiko-sozialari dagokionean, 80ko hamarkadatik hona hainbat borroketan parte-hartu du: esate baterako okupazio mugimenduan, arrazismoaren eta faxismoaren aurka, giza eskubideen alde, nazioarteko elkartasuna bultzatzen eta sindikalismoan. Politikan ere betidanik jardun da manifestazioak, protestak etab. antolatzen.

2003an AEBko armadak Irak inbaditu eta bere anaia hil zuen. Orduz geroztik, Javier Cousok Ekialde Hurbila zuzenean ezagutzeko aukera izan du eta justizia unibertsalean, nazioarteko zuzenbidearekin eta impunitatearekin lotutako foroetan parte hartu du. Tarteka analista politiko moduan kolaboratu ohi du Telesur, RT, Hispan TV edo Tele K telebistetan eta aldian-aldian La Marea, Hablando Repúblia, Publico.es, Rebelión eta bere blogean hainbat artikulu argitaratzen ditu.

Javierrek, lagun eta lankideekin batera, “Asociación Hermanos, Amigos y Compañeros de José Couso” sortu zuten. Urte hauetan egindako lan politiko-sozial-juridikoari esker, AEBetako 5 ofizial eta eta hainbat goi-kargu militar gerra-krimenengatik ikertuak dira.