KAE Liga hastear den honetan, Getariako Arraun Elkarteak denboraldi honetako taldeak aurkeztu ditu. Argitu dutenez, amaitu dira batel eta trainerila txapelketak baina horietan lehiatutako taldeek ere lekua izan dute frontoian egindako ekitaldian. Gainera, lortutako emaitzak “aipagarritzat” jo dituzte.

Halaber, datorren astean Portugaleten hasiko den KAE1 Ligako taldea aurkeztu dute. Egutegia ere zehaztuta dago jada:

  • Ekainak 16-17: Portugalete.
  • Ekainak 12: Donibane-Lohitzune.
  • Uztailak 1: Getaria.
  • Uztailak 7: Zumaia.
  • Uztailak 14: Pedreña.
  • Uztailak 22: Hibaika.
  • Uztailak 18-29: Lekeitio.
  • Abuztuak 4-5: Pasaia.
  • Abuztuak 15: Arkote.
  • Abuztuak 18: Zarautz.
  • Abuztuak 19: Bilbo.