Hamarnaka pertsonen aurrean aurkeztu dute gaur Euskaraldia Getariako plazan. Praktika honen egitekoa eta asmoa azaldu dituzte lehenik aurkezleek. Adierazi dutenez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko den ariketaren asmo da jendea konturatzea egunerokotasunean uste baino pertsona gehiagorekin egin dezakela euskaraz

Horretarako, euskaraz dakitenek “Ahobizi” izaera hartuko dute: egun horietan lehen hitza euskaraz egingo dute eta ulertzen dutenekin gure hizkuntzan ariko dira. Bestalde, “Belarriprest” izaera dutenek eurekin euskaraz egin dezaketela adieraziko diete ingurukoei. Horretarako txapa bana eramango dute soinean.

Bi alderdiok islatuta geratu dira gaurko aurkezpenean, izan ere, herrian Euskaraldiari atxikimendua eta parte-hartzeko asmoa adierazi dieten taldea ere ezagutarazi dute. Batzuek euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu dute eta besteek entzutekoa. Hauek osatu dute “Hamaikakoa”: Nerea Kamio, Pili Iribar, Balentina Aizpuru, Maitane Subijana, Uxoa Irigoien, Maialen Urbieta, Xabier Insausti, Cristobal Etxaniz, Deo Ortiz, Jon Ander De La Hoz eta Edito Rodriguez. Bakoitzak Euskaraldian zergatik hartuko duen parte azaldu du.

https://www.facebook.com/Getariako.Udala/videos/2167514003261929/

Bideoa: Getariako Udala