Abian da Guraso eskolan izena emateko epea irailak 26 arte.  0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei dago zuzenduta. Ordu eta erdiko zazpi saio izango dira eta bi taldetan antolatuko dira:

  • 0tik 5 urte bitartera
  • 6tik 12 urte bitartera

Saioak urriaren 3an hasi eta asteazkenetan izango dira. Hainbat gai jorratuko dira profesionalak bertan egonik:

  • Lotura afektiboa
  • Agresibitatea
  • Jolasaren garrantzia
  • Heriotza
  • Sexualitatea
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Komunikazio familiarra

Interesa dutenek behean dagoen orria beteta eraman beharko dute Udaletxera edo Eskolara irailak 26a baino lehen.