Uztaila amaieran jakinarazi zion Julian Iantzi aurkezleak Xabier Etxaniz getariarrari aurtengo El Conquistador del Fin del Mundo saioko partaide izango zela. Ohi moduan, urrian grabatuko da programa eta bart joan da gaztea Karibe aldera.

Lagunek autoa bere bila etorri denean egin diote agurra, suziri eta bestelakoekin; bideoan ikus dezakezue.

Saioa urtarrilean emango dute EITBko bigarren katean.