2014. urtean argitaratu zen liburu-komikia.

Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Jorge Alderetek, bakoitzak berea emanez, lortu zuten kaleratzea beren lana.

Aski ezaguna dugu Fermin Muguruza , musikan duen ibilbide luzeagatik. Horretaz gain, ikus-entzunezko alorrean garatu duen lan zabala, Urriak 5ean zinean ere bere azkeneko lan dokumentala aurkeztu zen. BLACK IS BELTZA!

Harkaitz Canok ia genero guztiak landu ditu: nobela, ipuinak, poesia, komiki gidoilari gisa…

Jorge Alderete berriz, Argentinako diseinatzaile eta ilustratzailea da.

1965eko urrian kokatzen da istorioa; New Yorkeko Bostgarren Hiribidean desfilatzeko gonbitea jasotzen dute Iruñako San Ferminetako erraldoien konpartsak. Denek ordea, ezingo dute desfilatu. Arrazakeria bortitza dela eta agintari ipar-amerikarrek erraldoi beltzen parte hartzea debekatzen dute.

Gertaera horretatik abiatzen da BLACK IS BELTZA, Manex, erraldoi beltzez arduratuko zen. Argi zuen ez zela Euskal Herrira itzuliko eta ezustez beteriko bidai luze batean murgiltzen da. 60ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara pairatu eta ezagutzen ditu. Malcolm X-ren hilketa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harremana, hippyen hastapenak…

Errez irakurtzen den horietako liburu-komikia da. Marrazki eta kolorez betetako orriak dira.