Fraisoro eskolak Produktu fitosanitarioen aplikatzailea: Oinarrizko maila ikastaroa eskainiko du Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, Zarautzen. Nekazaritza eskolak Urkomeren, Urola Kostako Udal Elkartearen eta Inekoren laguntzaz antolatu du ikastaroa.

Profesionalek, nekazaritza-txartela dutenek zein produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dituztenek egin dezakete ikastaroa. 25 ordukoa da eta amaieran produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela eskuratuko dute parte-hartzaileek. Matrikulazioa 36 euro kostako da.

Izen-ematea Hazi Fundazioan egin behar da, 627431904 telefono zenbakian edo fpefraisoro@hazi.eus helbide elektronikoan.