Duela aste batzuk ekin zion denboraldiari Keta Babyauto Sharks saskibaloi taldeak. Getariako futbol klubean sartu da denboraldi honetan Sharks, eta ondorioz, herrian izango dira etxeko partidak. Orain arte, ordea, lehiatzeko saskiak falta ziren kiroldegian, beraz, aurkarien kantxan jokatu dituzte etxeko partidak ere. Aste honetan bertan ekarri dituzte saskiak, eta kiroldegia prest dago jada saskibaloiari ere leku emateko.

Zaletuek gaur dute hitzordua, 19:30ean. Getariako taldea Lasarteko Ostadarren aurka lehiatuko da. Bi taldeek ondo ekin diote denboraldiari eta azken norgehiagoka irabaztetik datoz. Dena den, Sharks gorago daigo sailkapenean Gipuzkoako Senior Gizonezkoen 3. Mailako lehen postuan baitago, orain arteko partida denak irabazita.

ARTZAPEren papereko azken alean hitz egin genuen Gari Manterola Sharks taldeko jokalari getariarrarekin eta Iosu Mugika Ketako ordezkariarekin.

186.-zenbakia-2018ko-azaroa-Ketaren-ibilbide-berria.pdf (107 downloads)

 

Argazkiak: Keta Babyauto Sharks.