Jakinarazi dituzte abenduaren 21ean, San Tomas egunez, Zarautzen egingo den Kopla Txapelketako parte-hartzaileak. Hamar bertsolari izango dira, horien artean Libe Goenaga getariarra. Beñat Lizaso, Manex Agirre, Aitor Mendiluze, Paule Loizaga, Maialen Lujanbio, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Eneko Lazkoz, Oihana Bartra eta Maialen Akizu izango ditu bertsokide. Beñat Intxauspe eta Usua Martinez Maritxalarrek proposatuko dituzte kanturako gaiak.

Emanaldirako sarrerak abenduaren 5ean, 18:30etik aurrera, jarriko dituzte salgai Zarauzko Musika plazan. Sei euro balioko dute eta bakoitzak, gehienez, bost sarrera erosi ahal izango ditu.