Realeko emakumeen lehen taldeak FC Barcelonaren aurka jokatuko du gaur, 20:45ean, Zubietako Z7 zelaian. Txuri-urdinek dituzten bajak tarteko, Ane Campos gazte getariarra deialdian sartu da.

Partida zaila izango da etxekoentzat bolada onean baita FC Barcelona: jokatutako bederatzi partidatatik zazpi irabazi ditu, gol gutxien jasotako taldea da, eta sailkapenean lehena den Atletico de Madrid garaitu zuen azken jardunaldian. Ondorioz, bigarrena da sailkapen nagusian. Donostiarrek, aldiz, lau puntu eskuratu dituzte azken bost norgehiagokatan eta bosgarren postuan dago.

Gaurko partida GOL telebista katean, zuzenean, ikusteko aukera izango da 20:45etik aurrera.