Gabonetako oporraldiarekin bat eginez, kanpamentua antolatu du Balenciaga Museoak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Jolastearekin batera, eskaintza hezigarria ematea da egitasmo horren asmoa.

Txikiek, bi taldetan banatuta, museoan ikusgai dauden obrak ezagutu eta jarduerak egingo dituzte sormena bultzatzeko. Hiru saio izango dira, abenduaren 26tik 28ra, 09:00etatik 13:30era, eta saio guztietarako eman beharko da izena, hau da, ezin da egun solteetarako egin. Gainera, azken egunean ate irekien jardunaldia egingo dute 13:00etatik 13:30era, familiek ikus dezaten haurrek egun horietan egindakoa.

Saioetan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 16an, igandean, amaituko da. Parte-hartzaileek 65 euro ordaindu beharko dituzte eta familia bereko ume gehigarri bakoitzeko %10eko deskontua aplikatuko da.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, 943 008 840 telefono zenbakira deitu edo didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera idatz daiteke.