Azken urteetan izandako harrera ona kontuan izanda, Gaztetxeak III. Bersiyo Gaba antolatu du larunbaterako. 22:30ean hasiko da emanaldia baina parte hartu behar duten taldeek bilera egingo dute 20:00etan.

Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, dagoeneko zortzi taldek eman dute izena. Hauek amaitzean inprobisaziorako aukera egongo da, eta amaieran festa girorik ez dela faltako ziurtatu dute.