Urtarrilaren 27an, igandez, itxiko dira Cristobal Balenciaga Museoan azken hilabeteetan ikusgai izan diren erakusketak: Cristobal Balenciaga. Moda eta ondarea eta Distinción. Moda argazkilaritzako mende bat.

Lehena, iaz, Cristobal Balenciagaren erretirotik 50 urtetara, ireki zen. Antolatzaileen esanetan, “aukera paregabea da hausnartzeko zer ondare-balio duen bere obrak, haren erakustokiak Parisen, Madrilen, Bartzelonan eta Donostian zituen lantegiak itxi ondoren”. Bigarrena, aldiz, Bartzelonako Museu del Dissenyk ekoitzi du eta azken 100 urteetako panorama nazionaleko argazkilari garrantzitsuenen argazkiak jasotzen ditu, besteak beste, Juan Gyenes, Oriol Maspons, Manel Esclusa, Maria Espeus, José Manuel Ferrater, Antoni Bernad, Manuel Outumuro eta Txema Yesterenak.

Martxora arte itxita

Bi erakusketok amaitzean, berri bat jartzea da asmoa, ondorioz, Balenciaga Museoa itxita egongo da urtarrilaren 28tik martxoaren 1era.