ETB1eko Hitzetik Hortzera saioak bertsoen kantaera izango du ardatz igandean; Eñaut Agirre elkarrizketatuko dute horretaz aritzeko. Bertso zaharrak berreskuratu eta emanaldi musikatuak eskaini izan ditu Agirrek eta berarekin aztertuko dute azken urteetan bertsolarien kantaera aldatu den edo ez.

Programa osatzeko Getariako eta Legutioko bertso-saioetako zatiak emango dituzte. Pasa den igandean izan zen San Antonetako bertso saioa Balenciaga Museoan. Aimar Karrika, Alaia Martin, Amets Arzallus, Danel Olano, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga aritu ziren kantuan, eta Ane Ezenarro gaiak jartzen.

Hitzetik Hortzera 15:00etan hasiko da.