Getariako Udal Liburutegiak komikigintzari buruzko tailerra antolatu du datorren otsailaren 26rako. Paula Estevez marrazkilariak gidatuko du helburutzat mundu horretan murgiltzea duen saioa.

Paula Estevez ilustratzaile eta komikilaria da eta “ongiaren eta gaizkiaren inguruko gogoetaren ondorio bezala jaiotzen da bere lana”.

Tailerra 8 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago eta beharrezkoa da izena aurrez ematea. Horretarako liburutegira deitu (943 896 147) edo idatzi daiteke.