Martxoaren 8ko greba feministarako prestaketak hasiak dira jada, baita Getarian ere. Horren harira, saio irekia egingo du Mariñak talde feministak otsailaren 28an, osteguna, Alhondigan. Galdera bat izango dute ardatz: “Nola egin dezaket greba martxoaren 8an?”.

Hitzordua 19:00etan izango da, eta irizpideez zein zalantzez aritzearekin batera, Cuidado, resbala dokumentala emango dute. Hona pelikularen trailerra: