5 URTE MAITE DUGUNA ELIKATZEN

BADATOR!! Oraingoan gainera berritasun batzuekin: Azken 5 urteetan bezala oraingoan ere oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da, baina, horrez gain, aurten arroza eta kamisetak ere badaude aukeran.

Eskaerak egiteko:

  • Martxoak 7tik 22ra, uneoro Drogerian eta Farmazian

  • Martxoak 13 eta 14an, 18:30tatik 20:00tara Plaza Berduran

5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen ediziotik. Ordutik 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu ditugu eta, iazkoan, 6.500 sukaldetan egin genuen bat kanpainarekin. Baina, zenbakietatik harago, maite duguna elikatzea da kanpaina honen balio nagusia. Horretan ere gure aletxoa jarri dugu Getarian! Biba zuek!