Duela egun batzuk grabatu zuten Joseba Arguiñano zarauztarrak gidatzen duen Sukaldaria saioa Getarian. Gaur izango da irudi horiek pantailan ikusteko aukera, izan ere, 22:30etik aurrera emango dute ETB1 katean.

Telebista kateak azaldutakoaren arabera, “itsasoa eta arrainak izango dira protagonista nagusiak”. Erretiratutako arrantzaleekin egon da Arguiñano, elkartean. Horrekin batera, Maisor kontserba lantegian izan da, baita Dona Doni izozki dendan, Politena tabernan eta Elkano txakolindegian ere.