Auzo berria da Sahatsaga Goikoa, datozen urteetan handituko dena. Lekuari nortasuna eman eta izaera osatzeko bidean, auzoko festak antolatzen hasi ziren, eta bihar, maiatzak 25, ospatuko dituzte aurtengoak. Goizean hasiko dira ekintzak, egun osora hedatuz.

Hona festetako programa:

  • 09:00etan, diana.
  • 11:30ean, bakoitzak etxetik ekarritako I. Tortila Patata Txapelketa.
  • 12:00etan, txupinazoa eta Ikurrinaren igoera.
  • Jarraian, tortila eta txotx dastaketa.
  • Ondoren, auzoko buruhandiak musikarekin.
  • 14:00etan edo 14:30ean, herri bazkaria.
  • 16:00etatik 20:00etara, ume jolasak: aulki jokoa, ginkana…
  • 19:00etatik 21:00etara, Soinuz Blai taldearen kontzertua.
  • 21:00etatik 00:00etara, gau irekia.
  • 00:00etan, bandera jaitsiera.