Inprentatik jaso berri dugu ekaineko aldizkaria eta gaur bertan hasiko gara banatzen. Ion Larrañaga Getariako Arraun Elkarteko entrenatzailearekin hitz egin dugu ale honetan, taldea osatzeko izandako zailtasunen ondoren, denboraldia hastear dela, nola dauden jakiteko.

Horrekin batera, hauteskundeetako emaitzak eta balorazioak, otsailean Kale Nagusian topatutako erromatarren garaiko aztarnen nondik norakoak, maiatzeko ekitaldien argazkiak… Eta nola ez, gure kolaboratzaile sortaren ekarpenak.