GetaiTri Triatloi Taldeak eta Zarautz Balea Igeriketa Elkarteak asteburuan aurkeztu dute I. San Anton Birako kartela. Txikota Komunikazioak sortu du probaren berri ematen duen afixa. Itsas zeharkaldia datorren asteburuan izango da, uztailaren 14ean, 11:00etan. Gaztetapen hasi eta 2.600 metro eginda, Malkorben bukatuko dute proba igerilariek.

Getariako taldeak jakinarazi duenez, izen-ematea oraindik zabalik dago www.kronoak.com webgunean. Uztailaren 11ra arte eman ahal izango dute izena parte hartu nahi dutenek.

Gainera, I. San Anton Biraren ondoren parrillada egingo dute hondartzan.