Bihar, uztailak 15, amaituko da 2018-2019 ikasturtean euskara ikasi dutenek dirulaguntza eskatzeko epea. Hainbat baldintza bete behar dira eskaria egin ahal izateko: batetik, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea, eta bestetik, ikastaroko orduen %80 jaso izana.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte udaletxean:

  • NANaren kopia bat.
  • Ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero.
  •  Matrikularen ordainagiria.
  • Ikastaroa egin izanaren eta asistentziaren egiaztagiria, ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina.