Kirola eta dibertsioa uztartu dituzte gaur goizean herriko txikiek, IX. Futbito txapelketa jolastu baitute frontoian. Goizean goiz elkartu dira umeak zein gurasoak eta 13:30ak pasa arte aritu dira jolasean.

Gaur, uztailak 7, Haur eta Gaztetxoen Eguna izanik, izango dute arratsaldean ere zereginik, izan ere, 18:00etan haurren danborrada egingo dute. 60 umek baino gehiagok hartuko dute parte.