Ilusioa berpizteko moduko denboraldia egin du aurten Getariako Arraun Elkarteak. Horregatik, arraunera deitu ditu herriko neska-mutil gazteak, aurten traineruan aritu direnak ere garai haietan hasitakoak direla gogoratuz.

Horregatik, bihar, irailak 13, arraun elkartearen lokalera gerturatzeko eskatu diete. 18:30ean jarri dute hitzordua.