Uda pasata, Arrantzale Zaharren eta Erretiratuen Elkarteak irteeren agendari helduko dio berriro. Oraingoan, irailaren 26an, Harora egingo dute egunpasa. Goizean, 08:00etan, abiatuko dira Getariatik eta honakoa izango da egitaraua:

  • Gosaria eta salmenta erakustaldia Ciudad de Haro hotelean.
  • 11:00etan, denbora librea hotel inguruan.
  • 13:00etan, bazkaria hotelean.
  • 15:00etan, Haroko elizara bisita.
  • 17:00etan, San Asensioko Afersa bodegara bisita.

Itzulerako autobusa 18:30ean abiatuko da Harotik; ordu eta erdi beranduago helduko da Getariara.

Izen-ematea irailaren 20rako

Irteerara joan nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. Horretarako 10 euro sartu behar dira elkarteak Laboral Kutxan duen kontuan. Apuntatzeko epea irailaren 20an amaituko da.