Gaurko 48 Ordu telebistako programaren atalean, 48 ordu pasako ditu pentsiodunekin Onintza Enbeita kazetariak eta bertsolariak. Bilbotik Madrilera pentsio duinen alde irailaren 23an abiatu zen martxarekin bat egin eta Enbeitak 22 etapetako bat beraiekin egingo du. Horrez gain, muxikarrak bizipen eta istorio bereziak dituzten beste lau pentsiodun elkarrizketatuko ditu. Elkarrizketatu horien artean daude Julita eta Nicolas Getariako bizilagunak.

Honako hau ez da Julita eta Nicolasen maitasun istorioa ETB1en agertzen den lehenego aldia izango. Duela bi urte, 2017an, Herri Txiki Infernu Handi programan ere agertu zen; izan ere, Julita getariarraren eta Nicolas adunarraren maitasun istorioa ez da ohikoena, jubilatu ondoren ezkondu baitziren. Saioa gaur gaueko 22:00etan, ETB1en eskainiko dute.

Argazkia: eitb.eus