Asteburu honetan ere emanaldiak izango dira Getariako Gaztetxean. Bihar, urriaren 12an, 23:00etan hasita, bi DJek eskainiko dute euren ikuskizuna. DJ Llavo eta DJ Triki izango dira oholtza gainean. Sarrera dohakoa izango da.

Jada, gaztetxekoek martxan jarri dute udazkeneko egutegia. Horren baitan, kontzertuak eta bestelako emanaldiak izango dira datozen asteetan.