2020ko urtarrilaren 21ean Cristóbal Balenciaga jaio zela 125 urte beteko dira. Horren harira, Balenciaga Fundazioak eta Cristóbal Balenciaga Museoak elkarlanean getariar jostunaren omenezko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Ekitaldi horien artean, 2020ko urriaren 1etik 2ra, museoan bertan, Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra egingo da.

Nazioarteko biltzar hau akademikoa izango da. Bertan, jostunari buruzko edota hark egindako lanen inguruko proiektuak eta ikerketa proposamenak aurkeztuko dira. Ikerketa proposamen horiek hainbat ikuspuntutatik landutakoak izan daitezke; modaren historiaren arlotik etorritakoak, baita ekonomiaren, soziologiaren edota arteen mundutik etorritakoak ere. Lan edo proiektu horiek bete beharreko baldintza Balenciagari buruzkoak izatea da.

Argazkia: Cristobal Balenciaga museoa