Gaueko 20:30ean hasita, oholtza gainean hiru talde izango dira: Bad Breeding, Ernia eta Diàspora. Bad Breeding talde britainiarra da eta punk estiloko musika jotzen du. Ernia, berriz, fastcore musika lantzen duen Zarauzko taldea da. Azkenik, Diàspora Valentziako musika taldea da, eta hauek punk eta rock estiloko abestiak joko dituzte.

Kontzertuetarako sarrerak bost euro balio ditu eta bihar, gaztetxean bertan, ordaindu beharko da.

Argazkia: publicpressure.org