Gure Txeru pilota elkarteko kideak gustura daude aurtengo pilota denboraldiarekin. Elkartetik adierazi dutenez, “Getarian, pilotak hazkuntza nabarmena” izaten ari du. Ikasturte berri honetan ere, pilotan hasi den gazte kopuruak gora egin du; hori dela eta, “entrenamenduak nahiz partiduak izan, astelehenetik larunbata bitartean, kiroldegian egunero dago pilota”.

Guztira 55 pilotari daude, eta elkarteak aitortu du “Getaria bezalako herri batentzat eta beste kirolekin alderatuta pilotak erakartzen duen jende kopurua kontutan izanda, zenbakia harrigarria” dela. 55 pilotari horietatik 22 daude federatuta; “11 alebin eta infantil mailakoak dira”. Bestalde, Getarian pilotan diharduten zarauztar kopurua ere nabarmentzekoa da. Urtetik urtera kopurua gorantza doa eta aurten 17 dira zarauztik etortze direneak. Izan ere, “Zarautzen ez dago pilota elkarterik”. Alebin mailtatik (11 urtetik) gorako pilotariek irailean ekin zioten aurtengo denboraldiari. Ordutik entrenatzen dihardute eta federatuta daudenak lehiatzen ere ari dira. Pilota ikastaroan apuntatutako gaztetxoak, berriz, hilabete beranduago, urrian hasi ziren.

Elkarteko kideak eta delegatu aldaketa

Elkartea zazpi kidek osatzen dute eta bakoitzak bere eginbeharrak ditu. Gorka Zenekorta, Xabier Etxaniz eta Manex eta Gorka Aristi haur eta gazteak entrenatzen aritzen dira. Segundo Alkorta eta Kristobal Etxaniz, berriz, kadete mailatik gorako pilotariekin jarduten dute. Bestalde, epaile lanetan aritzen da Jaione Larrañaga. Aurten, gainera, pilota elkartean berrikuntza bat egin dute. Orain arte Segundo Alkorta izan da delegatua, baina aurten Xabier Etxanizek hartu du kargua.

Azkenik, elkartetik herritarrak pilotan parte hartzera gonbidatu dituzte: “Batez ere kiroldegiko partiduak ikustera; izan ere, normalean, betikoak elkartzen gara”. Bestalde, gogorarazi dute “asteroko partiduak txeruko beiratean ipinita egoten direla”.

Argazkiak: Gure Txeru pilota elkartea