Asier Olaizola futbolari ohi eta entrenatzailea aste honetan egin da Arrasateko Mondra futbol taldearen kargu. Atzo Zarautzen jokatutakoa izan zuen lehen norgehiagoka eta binako berdinketarekin amaitu zuen Debagoienako taldeak. Haren aurretik Goiena hedabideari adierazi zionez, taldea aztertzeko baliatu nahi zuen partida.

Gipuzkoako beste hainbat taldetako entrenatzailea izan da Olaizola azken urteetan, Hirugarren Mailan Lagun Onak eta Elgoibar zuzendu ditu, eta Ohorezko Erregional Mailan, berriz, Allerru, Elgoibar eta Zumaiako.