Bihar, azaroaren 16an, urteroko Ohiko Batzar Orokorra egingo du Getaitri Triatloi Klubak. Batzarra, 11:30ean hasita, Alhondigan izango da. Bertan, urteko balantzea egiteaz gain, ondorengo urteetarako proiektuen inguruan hitz egingo da. Batzarra irekia da eta Getaitritik adierazi duenez “triatloian hasi edo probatu nahi duten herritarrak gonbidatzen ditugu bertara, inongo konpromezurik gabe”.

Bestalde, azken urteetan egin duten modura, azaroaren 23tik aurrera, larunbat arratsaldeetako igeriketa ikastaroa martxan jarriko dute. Ikastaro horretan, triatloiko taldekideek ez ezik, gainontzeko herritarrek ere eman dezakete izena. Larunbateko bileran, ikastaroaren inguruko informazioa ere emango da.