Tolosa Etorbidean egiten ari diren lanak direla eta Unibertsitateko geralekua kendu egin dute. Lanak bukatu bitartean Unibertsitateko autobus geltokia ezingo da erabili. Aldaketa horrek Lurraldebuseko UK09 Zumaia-Donostia (N-634) eta UK10 Zumaia-Donostia (AP-8) lineetan izango du eragina. Hori dela eta, Lorean eta Magisteritzan ordezko geralekuak egingo dituzte. Donostiatik Zumaiarako autobus lineetan, ordea, ez da aldaketarik egongo.