Juan Sebastian Elkano Musika Eskolako ikasleek ikasturtea hasi zenetik orain arte ikasitakoa erakutsiko dute. Urtero bezala, Gabonak aitzakiatzat hartuta, San Salbatore elizan emanaldia eskainiko dute.

Ekitaldia 13:00etan hasiko da, eta bertan, musika eskolako ikasleen eta irakasleen eskutik hainbat musika tresna eta abesti entzuteko aukera izango da.