Herritarrekin garatutako parte-hartze prozesuan ateratako proposamenekin osatu nahi du Getariako Udalak aparkalekuen ordenantza berria. Azken asteetan bi bilera egin dituzte, eta bihar, abenduak 18, izango da azkena, 18:30ean, Berdura plazan.

TAO sistema eta egoiliarren eremuak non jarri zehazten aritu ziren azken bileran. Iritzi ugari plazaratu ziren: herriaren goiko alde guztiak Getariako bizilagunentzat izan behar duela, TAO ezarri behar dela kanpokoek autoak moilara eraman ditzaten, urte guztian jarri behar dela ordainketa sistema, arazoa udan bakarrik sortzen dela…
Biharkoan, Udalak bere proposamena aurkeztuko du, herritarrek balioztatu dezaten.
Lotutako albisteak: