Urtero moduan, San Anton egunaren bezperan haurrentzako ekintzak izan dira plazan eta parte zaharrean. Arratsaldea goxatzeko txokolatea banatu diete udaletxe azpian, eta 18:00etarako ume ilara zegoen frontoian muntatu duten karpan. Didau antzerki faktoriako kideek Peru eta otsoa istorioa kontatu diete bertan bildutako ume zein gurasoei. Horren amaieran, txupina jaurti eta buruhandiak atera dira, txistulariekin batera kalejiran hasieran, haur eta helduak agurtu, beldurtu nahiz jotzen geroago.