Etzi, urtarrilaren 25ean, Barkora, marinelak! kontaera musikatua eskainiko du Getarian Errenteriako abesbatzak. Kontzertua Salbatore Deunaren elizan, 20:15ean hasiko da eta sarrera dohakoa izango da.

Andra Mari abesbatza Jose Luis Ansorenak sortu zuen 1966. urtean, eta egun, Andoni Sierrak zuzentzen du. Talde errenteriarrak Euskal Herrian eta estatu mailan egindako jaialdietan eta lehiaketetan sari ugari irabazi ditu, besteak beste; Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Coruñan eta Tenerifen. Horrez gain, orkestra sinfoniko ugarirekin ere abestu izan dute, eta gaur arte, 18 disko kaleratu dituzte.