Otsailean zehar, Zanbuka Guraso Elkarteak, haur eta gaztetxoen gurasoei zuzenduta, teknologia berrien eta sare sozialen gaiaren inguruan bi hitzaldi antolatu ditu. Lehenengoa bihar, otsailaren 4a, izango da, bigarrena, berriz, otsailaren 18an.

Ordu eta erdiko saioak izango dira, 18:00etan hasi eta 19:30 arte, eta Alondegian egingo dira. Hizlaria Nekane Jacinto izango da, Baikara elkarteko formakuntza arloko arduraduna. Baikara Gipuzkoako eskola publiko ez unibertsitarioen Ikasle Gurasoen Elkarteen (IGE) Federazioa da.

Bi saio horietan, ondorengo gai zerrenda jorratuko dute:

1. saioa

  • Gaiarekiko hurbilpena: teknoadikzioa aztergai
  • Sare sozialen nondik norakoak
  • Identitate digitala eta aztarna digitala zaintzearen beharra
  • Pribatutasun ezaren kontzientzia
  • Erabilpen desegokiaren ondorioak: Sexting, ciberbullying, etab.

2. saioa

  • Erabilpen egokirako pautak/arauak: gurasoentzako jarraibideak
  • Gure seme-alabek gehien erabilitzen dituzten sare sozialen azterketa: ahalik eta konfigurazio  seguruenak
  • Bideojokoak (online): abantailak eta desabantailak
  • Bestelakoak: eduki ez aproposak (adib.: pornografia, apustuak…)

 

Argazkia: EITB