Martxoak 1 igandea, Donostian Lilatoia egingo da, eta Getariako Udalak bertara joateko autobusa antolatu du. Lasterketa egunean, Getariatik 09:00etan irtengo da autobusa. Izen-ematea, otsailaren 24a bitartean, kiroldegian edota Harritarten egin daiteke.

Dortsalak agortuta

Lilatoiak duen webgunean jakitera eman dutenez, jada, dortsal guztiak salduta daude. Parte hartzeileek bost kilometroko ibilbidea egin behako dute korrika, eta helburua da emakumeen artean kirola sustatzea. Aurtengoa, ekimen honen 31. edizioa izango da.

Argazkia: Berria