Pasa den astean, ostegunean, aurkeztu zuten Euskal Herriko Itzulia, Eibarren. Aurtengo probak 897 kilometro izango ditu, eta Eibarren hasi eta Bilbon bukatuko da.

Lehen etapa apirilaren 6an jokatuko dute, eta azkena, berriz, hilaren 11n. Tarte horretan, apirilaren 10eko 5. etapan, Getariatik pasako dira txirrindulariak, Zumaiarako noranzkoan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bosgarrena izango da Itzuliko etaparik lauena. “Etapa errazena izango da sailkapen nagusiko gizonentzat, hurrengo eguneko erlojupeko indarrak gorde ahal izateko”, adierazi dute. Dena den, azken 25 kilometroak kontuan hartuta, iragarri dute “ezustekoaren bat” izan daitekeela.